Trafiko ezbeharren ondorioz bi hildako izan ziren

Guaixe 2023ko urt. 18a, 09:30

Sakanako Autobian (A-10) izandako istripua. ARTXIBOA

Aurten dagoeneko trafiko istripuan sakandar bat hil da.

Sakanako errepide sarean hainbat trafiko istripu izan ziren joan den urtean. Sakandarrek ere izan zituzten ezbeharrak. Eta haien guztien balantzea egiterakoan, zoritxarrez, bi herritarren heriotza nabarmentzen da. Haietako bat oinezkoa zen eta bestea istripu baten ondoren larri zauritu ondoren hil zen. Emakumezkoa eta gizonezkoa. Atzera begiratuz gero, bi sakandar hil ziren trafiko istripuetan 2021ean, 2020an bat izan zen, 2019an ez zen trafiko ezbeharrek eragindako hildakorik izan, baina 2018an eta 2017an, ordea, hiruna sakandar hil ziren errepideetan izandako istripuetan.