Elur kota 500 metrora jaistean kontuz ibiltzeko gomendioa egin dute

Guaixe 2023ko urt. 17a, 07:00

Lizarragako portuko errepidea garbi, bazterrak eta Beriain elurtuta. ARTXIBOA

Elurra kentzeko 44 makina aktibatu ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako ipar-ekialdean pilaketak gerta ez daitezen.

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzeko gomendio egin du, elur-kota pixkanaka jaisten ari baita, eta bihar 500eko batez bestekoa izango du Foru Komunitatean. Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak elurra kentzeko 25 makina jarriko ditu martxan Nafarroako errepideetan elurrak izango dituen gorabeherei aurre egiteko. Horietako batzuk Irurtzun inguruan eta Lizarraga eta Urbasako portuetan ari dira lanean. 

Astearterako, elur-kota 500 metrora jaistea espero da, altuera horretatik gora elurra pilatzeko arriskua dago, 15 zentimetrora arte. Gainera, haize ufadak ere izango dira Nafarroako iparraldeko goialdeetan. Horregatik, arrisku laranja dago elurteengatik Nafarroako ipar partean eta haizeagatik erkidego osoan. Nafarroako errepideen egoera eguneratua incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono zenbakian kontsulta daiteke.

Gomendio orokorrak
Nafarroako Gobernuak zenbait gomendio orokor eman dizkie herritarrei neguan errepideetan ibiltzeko. Horien artean nabarmenenak dira beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestea, bakarrik ez bidaiatzea eta garraio publikoa erabiltzea. Horretaz aparte, komeni da gauez ez gidatzea, errepideko arriskuak antzemateko zailagoak direnean, esate baterako, izotz-plakak.

Beharrezkoa da inguruko eguraldi txarraren berri izatea komunikabideen bidez eta errepideen egoeraren berri izatea bidaiari ekin aurretik. Ekaitzak errepidean harrapatzen bazaitu, egon autoan: aterpea emango dizu, eta gurpilek tximistentzako isolatzaile gisa jokatzen dute. Autoa martxan mantentzen bada berokuntza jarrita, airea berritu behar da leihatila erdi ireki batekin, intoxikaziorik gerta ez dadin.

Azkenik, gomendagarria da telefono mugikor bat eramatea informazioa jasotzeko, eta ibilgailua inmobilizatuz gero, lokalizatua izatea. Bateriarik ez izan arren, 112-SOS Nafarroarekiko lotura beti da posible.