Errepideak zabalik

Guaixe 2023ko urt. 18a, 07:55

Bi auto elurra seinalea pasa berritan Lizarragako portuan.

Gauean elurra egin badu ere, errepide sarea zabalik dago. Nafarroako Gobernuak atzo arratsaldean Babes Zibileko Planaren aurrelarrialdi maila aktibatu zuen. Ezinbestekoa ez den edozein desplazamendu saihestea gomendatzen dute. 

Iragarritako elurtea iritsi da eta gauean trafikoan eragina izan du. Leitzarango Autobiaren (A-15) Nafarroako zatia zabalik dago, ez, ordea, Gipuzkoakoa. Iparraldeko A-1 Autobia Etzegaraten moztuta egon da tarte batez. Lizarragako portuan ibiltzeko kateak behar dira. Momentu honetan Sakanako errepide sarean trafikorako ez dago eragozpenik. Nafarroako Gobernutik gaztigatu dutenez, errepidean elurra egon daiteke eta tentuz gidatzea gomendatu dute. Bestetik, Baraibartik Aralarrera joateko errepidea, NA-7510, elurragatik itxita dago. Komunitateko errepideen egoera eguneratua incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848423500 telefono zenbakian kontsulta daitekeela. 

Elurra kentzeko makina guztiak mobilizatuta daude. Sakanan, Irurtzunen A-15, A-10 eta A-1 autobien korapiloen hemezortzi ekipo ariko dira lanean; Irurtzun inguruko herrietan zazpi makina eta Lizarragako eta Urbasako portuetan eta Lizarraldean bederatzi makina.