Garapen agentziak arduraduna kontratatuko du

Guaixe 2023ko urt. 18a, 10:30
Utzuganen, Sakanako garapen gunean, du egoitza Sakanako Garapen Agentziak. ARTXIBOA

Energia eta Industria saileko arduradun pertsona bat kontratatzeko hautapen proba deialdia egin du .

Sakanako Garapen Agentziak Energia eta Industria Saileko arduraduna behar du. Haren egitekoa da  Sakanako Plan Estrategikoan aurreikusitako lanak egitea, bere ardurapean duela industria teknikaria. Hautagaiek euskarazko C1 maila izan beharko dute, baita ingelesezko B 1 maila. Horrekin batera unibertsitate titulazioa beharko dute: Industria arloko ingeniaritza edo gradu lizentziatura edo Enpresa Zientzietako lizentziatura edo gradua. Horretaz aparte gidabaimena eta ibilgailua izatea ere ezinbestekoa da. Eskabideak ilbeltzaren 23ko 23:59a baino lehen aurkeztu beharko dira Sakanako Garapen Agentziaren egoitzan (Arbizuko industrialdean dagoen Utzunagen, Sakanako garapenerako zentroan) edo info@sakanagaratzen.com e-posta helbidaren bidez.

Hautatua den pertsonak A mailako kontratua izanen du %15eko osagarriarekin. Bi hilabeteko probaldia gaindituz gero behin-betiko kontratua izanen du, lanaldi osokoa. Deialdiari buruzko xehetasun guztiak www.sakanagaratzen.com webgunean daude. 

Arduradunaren egitekoen artean honakoak daude: hainbat proiektu kudeatu ibarra garatzeko eta enpresen kokapen estrategikoa hobetzeko; lehenengo hiru urteetan, Dinabide proiektua kudeatu, koordinatu, gauzatu eta justifikatzeaz arduratuko da; industriak Sakanan egun duen egoera eta gaitasun tekniko eta teknologikoak aztertuko ditu; ikerketa eta garapenari buruzko programak eta jarduerak aztertu eta horiei buruzko informazioa jasotzea; hainbat arlotan enpresen arteko lankidetza sustatu (berrikuntza, merkaturatzea, nazioarteko irteera, interekintzailetza…); teknologia berrikuntzarekin, I+G+B arekin eta teknologiaren transferentziarekin lotutako beste zerbitzu batzuk landu; proiektu estrategikoak, estatukoak eta Europakoak identifikatu, sustatu eta kudeatu; energia eraginkortasuneko eta energia berriztagarrietako proiektuak identifikatu eta sustatu eta ibarreko udalerri eta enpresei energia-kudeaketan laguntzea.