Elurraren ondorioz errepidetan arazoak izaten ari dira

Guaixe 2023ko urt. 19a, 07:56

Elurra kentzeko makina. ARTXIBOA

Baita Urbasako portua ere. Gainontzeko errepide sarea garbi dago.

Errepide sarean Leitzarango Autobia (A-15) itxita egon da. Urbasako portua, NA-718  errepidea eta Baraibartik Aralarko santutegira daraman NA-7510 errepideak itxita daude. Gainontzeko errepideak garbi daude, baina tentuz gidatzea aholkatzen da. Iruñerako bidea hartu behar dutenendako oharra egin du Nafarroako Gobernuak: 5 eta 10 cm artean pilatu da elurra. 

Elurteagatik atzo trafiko arazo nagusia Leitzarango Autobian egon zen. Gipuzkoak 16:40an autobia itxi ondoren, Nafarroako Gobernuak Leitza parean itxi zuen. Autobidea 18:10ean zabaldu zen, baina kamioiek han ibiltzeko debekuarekin. Ixtearen ondorioz autobidean zeuden 80 bat kamioi eta martxari berrekitean trafikoa trabatuta gelditu da eta egoera ez zuten 18:50ak arte bideratu ahal izan. Ordutik 19:25era arte egon zen zabalik autobia hori. Ordu horretan agintariek Irurtzunen ixtea erabaki zuten.