Ziklo-krosa

Begiristain, Regil eta Imaz Espainiako Ziklo-kros Txapelketan

Guaixe 2023ko urt. 23a, 11:10
Juniorren mailako Espainiako Ziklo-kros Txapelketa. NAFARROAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Vic-en jokatu zen, ilbeltzaren 13tik 15era, eta Nafarroa ordezkatu zuten

Ilbeltzaren 12tik 15era Espainiako Ziklo-kros Txapelketa jokatu zen Vic-en (Herrialde Katalanak). Nafarroako selekzioarekin junior mailan bi sakandarrek hartu zuten parte, Mikel Regil altsasuarrak (Aralar T.T.) eta Iker Begiristainek (Burunda T.T). Bost itzuli osatu behar izan zituzten, eta Euskadiko selekzioko Gorka Corres izan zen txapelduna (40:45). Mikel Regil lehen nafarra izan zen, 22. postuan (44:23) eta Iker Begiristain 50. iritsi zen (46:36). 

Kadeteek lau itzuli osatu behar izan zituzten, eta Kataluniako selekzioko Roc Cubi gailendu zen (32:52). Ekain Imaz altsasuarra (Burunda T.T.) 25. postuan sailkatu zen, lehen nafarra (35:23).