Dozena bat udalerritan gas sarea luzatuko da

Guaixe 2023ko urt. 25a, 11:11
Pala Uharte Arakilgo FElipe gorriti kalean lanean. ARTXIBOA

Herri guztietan metro gutxi batzuei eraginen die; guztira 340 metro.

Sakanako hamabi udalerritan lanak egiteko asmoa du Nedgia Navarra SA enpresak aurten: Arakil, Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordian. Enpresak herrietan dagoen gas sarea luzatu eginen du, eta hari hargune berriak lotu. Herri guztietan gas sarea metro gutxi batzuk luzatuko ditu, guztira 340. Horrek ahalbideratuko du hamabi herri horietan 39 gas hargune berri jartzea. Enpresak Nafarroako Gobernuaren baimena jaso du dagoeneko, baina erabakia otsailaren 14ra arte jendaurrean ikusgai dago, egoki jotzen diren alegazio, iradokizun edo oharrak egin ahal izateko. 

Gas sarea luzatzeko lanak 2023an
Herria Metroak Harguneak
Arakil 10 2
Irurtzun 17 3
Uharte Arakil 35 3
Lakuntza 17 3
Arbizu 17 2
Etxarri Aranatz 17 2
Bakaiku 35 2
Iturmendi 35 3
Urdiain 17 3
Altsasu 86 10
Olatzagutia 17 3
Ziordia 37 3
Guztira 340 39