Etxera-ren azken ostirala elkarretaratzea

Guaixe 2023ko urt. 25a, 10:12

Ilbeltzaren 27an, ostirala, presoen aldeko elkarretaratzeak eginen dituzte Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.

Etxera-k deituta hilabete bukaerako ostiralero bezala, euskal presoen alde elkarretaratzeak eginen dituzte ilbeltzaren 27an, ostirala. Lehenengoa Altsasuko udaletxearen aurrean izanen da, 19:30ean. 20:00etan Irurtzungo San Martin kalearen 7. zenbakian eta Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazan izanen dira.