Bilboko futbol taldearen ibarreko zaleek Sakana Gorri eta Zuria taldea sortu zuten eta klubak bere peña gisa aitortu zituen. Futbol peñaren aurkezpena egiteko zale txuri-gorri sakandarrek klubeko zuzendaritzako kideak eta jokalariak hitzaldia ematera gonbidatu zituzten. Apirilaren 21ean egin zen Gure Etxea elkartean. Ondoren, Zubeztia elkartean afaria izan zen.