Santa Ageda bezpera degu...

Guaixe 2023ko ots. 1a, 10:59

Altsasuko Lagun Onak elkarteko Santa Ageda korua 2022an. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 4an, larunbata, Siziliako martiriaren omenezko kalez kaleko kantuak izanen dira Irurtzunen, Irañetan, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, larunbatean, zainduaren omenezko koplak kantatzera aterako dira Sakanako hainbat herritan zainduaren omenezko koplak abestera eta lurraren kontra makilak joz.

IRURTZUN

18:00 Santa Ageda korua, Aizpeak antolatuta, Foru plazan.

IRAÑETA

18:30 Herritarrak plazan bilduko dira eta herriari buelta emanen diote, txoko berezietan geldialdia egiten. Kantuak amaituta afari-merienda eginen dute, Txapel Azpi elkartean.

LAKUNTZA

17:00 Lakuntzako eskolako eta ikastolako haurrak plazan bilduko dira. Herriari buelta emanen diote Santa Ageda koplak kantatuz eta eskean. Herritarrek emandako jaki eta diruarekin gurasoek eta boluntarioek prestatutako merendua eginen dute, kultur etxean.

19:00 Lakuntzako abesbatzako kideak plazan biltzen dira eta Santa Ageda koplak kalez kale kantatzen dituzte. Herritarrek emandako arraultz, puska eta edariekin afaria eginen dute, Lakuntzako Pertza elkartean.

LIZARRAGABENGOA

Santa Ageda koplak kantatzera aterako dira, plazatik.

ETXARRI ARANATZ

18:00 Musika eskolako ikasleek Santa Ageda kalejira eginen dute, musika eskolatik. Ondoren, txokoltada eginen dute, plazan.

ITURMENDI

12:00 Kinto gazteak, kintoak eta kinto zaharrak abestera aterako dira, gosaldu ondoren, plazatik. Etxez etxe abesten duten bitartean, herritarrei kintoendako borondatea eskatzen dute. Haiekin Amaiur Rubio, Idoia Rubio eta Igone Olmos trikitilariak ariko dira. Kintoek bonboa eramaten dute ere eta kintoen artean eskuz esku pasatzen dute zarata egiten, jendea ateraraziz. Lortutako dirua kintoen ospakizunendako da.

ALTSASU

13:00 Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako fanfarreak eta koruak Santa Agedako kalejira eginen dute.

19:00 Lagun Onak elkartekoak Santa Ageda koplak kantatuko dituzte. Idoia Granizok sortutako koplak abestuko dituzte ere, Lagun Onak elkartetik.

19:30 Kukuerreka elkarteako kantu taldeak Santa Ageda koplak kantatuko ditu, Kukuerreka elkartetik abiatuta.

Bi koruak San Juan plazan elkartuko dira eta elkarrekin koplak kantatuko dituzte.

OLATZAGUTIA

13:00 Kintoek eta eskolako haurrek elkarrekin kantatuko dute, plazan.