Haurrei eta pantailei buruzko tailerra antolatu dute

Guaixe 2023ko ots. 2a, 10:29
Haur eta gurasoak San Joan plazan. ARTXIBOA

Seme-alabak ikastetxeetan dituzten gurasoei zuzenduta dago

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Uharte Arakilgo San Migel Herri Eskolako Guraso elkarteak eskualdeko gurasoei zuzendutako tailerra antolatu dute: Gure seme-alabak eta pantailak. Hitzaldi-solasaldia haurren heziketaren inguruko gaiak lantzen dituen Bidelagun guraso eskolako Miren Rosek gidatuko du. Hiru gairen inguruan hausnartuko dute: pantailen erabilera eta helduok haiekin dugun harremana, haurrarengan pantailek duten eragina eta teknologien erabilera etxean nola kudeatu daitekeen ikasteko baliabideak emanen dira.  

Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzako 6. mailan haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago saioa. Otsailaren 7an, asteartearekin, 17:00etatik 18:30era izanen da, Uharte Arakilgo udaletxean. Tailerrean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan. Horretarako, 948 600 694 telefonora hots egin edo ssbirurtzun.izabala@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzi behar da. Izena emateko epea ostiralean, otsailaren 3an, despedituko da.