Atletismoa

Sakandarrak Idiazabalgo Top-30ean

Guaixe 2023ko ots. 6a, 11:15
Eukeni Goikoetxea, Aritz Etxeberria, Sergio Garcia de Eulate eta Jabi Gasanz Idiazabalen. UTZITAKOA

Eukeni Goikoetxea eta Jabi Gasanz lehen hamarren artean sartu ziren

Ilbeltzaren 29an 540 korrikalarik osatu zuten, guztira, 42. Idiazabalgo Herri Krosa arrakastatsua. Aitor Mimenza (32:15) eta Diana Vecillas (38:56) izan ziren txapeldunak. Sakandarrak bikain aritu ziren. Horren isla, Top-30ean bost sakandar sailkatu ziren: Eukeni Goikoetxea zortzigarren iritsi zen, Jabi Gasanz bederatzigarren, Aritz Etxeberria hamaseigarren., Sergio Garcia Eulate hamazazpigarren eta Raul Audikana hogeitazortzigarren.