Medikuen greba deialdiak apenas izan du oihartzunik

Guaixe 2023ko ots. 2a, 13:10

Medikuen esklusibitatearen aldeko pankarta zabaldu izan dute Altsasuko osasun publikoaren aldeko kontzentrazioetan.

Plantillan dagoen batek eta astean behin etortzen den beste batek egin dute greba.

Ibarreko hiru osasun eskualdeetan, gauzak ongi, 13 mediku egon beharko lukete. Burunda mendebaldeko osasun eremuan bat falta denez, dozena bat mediku izan ditugu aste honetan Sakanan. Haietatik bakarrak bat egin du Nafarroako Sindikatu Medikuak egindako greba deialdiarekin. Ibarrera astean behin etortzen den beste mediku batek ere lan uztea egin du. Gainontzeko sendagileek, ohi bezala, kontsulta pasa dute. 

LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek  hilaren 15erako deitu dute greba. Eta erizainen Satse sindikatuak, berriz, 18rako.