Militarren hegazkinak kezka eta ezinegona sortu zituen

Guaixe 2023ko ots. 6a, 09:47
F/A-18 Hornet hegazkin bat soinu-langa gainditzen. WIKIPEDIA

Soinu langa gainditu eta eragindako "eztanda" Arabako Lautadan, Zegaman eta Sakanan entzun zuten herritarrek.

Atzo, 21:42 aldera, makina bat herritarrek eztanda bat entzun zuten. Lurrikara baten soinuekin lotu zuten batzuk, gas edo bonba baten eztandarekin besteek. Etxe batzuetan leihoetako kristalek dardara egin zuten. Zarata handia izan zenez, batzuk izutu etxea lasterka utzi zuten. Herriren batean gas eztanda handia izan zela ere zabaldu zen. SOS Nafarroak kezkatutako herritarren bi dei jaso zituen Altsasutik eta Olatzagutitik. 

Azkenean, Noaingo aireportuko kontrol-dorreko langileen baieztapena jaso zuten SOS Nafarroan: Frantziarako bidean zihoan militarren hegazkin batek Gasteiz eta Iruñea zeharkatu zituen eta  soinuaren langa gainditzean sortu zen zarata. Foruzainek eta suhiltzaileek kezkatutako herritarrei eman zieten gertatutakoaren berri. 1995eko maiatzaren 27an gauza bera gertatu zen. 

SER kateak jakinarazi duenez, estatuan sartu zen eta seinalerik ematen zuen merkataritza hegazkin baten arrastoa atzeman zuten eta F18 hegazkineko pilotua azkarrago irits zedin abiadura supersonikoan joatea baimendu zioten.

Militarren bisitak
Data Non ikusi Norantz Militar kopurua
2023-02-05 Sakana   Militarren hegazkin batek soinu-langa gainditu zuen eta alarma eragin zuen. Lurrikara edo eztandaren bat izan zitekeela pentsatu zuten hainbat herritarrek.
2022-11-23 Unanu Beriain Militarren zortzi ibilgailu.
2021-07-19 Unanu Beriain Sei ibilgailu militar ur biltegiaren ondoan aparkatuta.
2021-06-21 Etxarri Aranatz Bakaikuratz Bi kamioi tanketak eramaten eta orotariko ibilgailua.
2021-06-02 Ziordia   Hainbat ibilgailu herritik pasatu ziren.
2021-04-29 Urbasa Tuneletik gertu Militarrak maniobrak egiten. Sasien artean manta batzuekin estalita. Hummerren teilatutan igota, agurtzen. Panpin gorriak tiroak botatzeko prest, zinta txuri gorriak jarrita. Aurretik abixurik gabe.
2021-04-28 Dorrao Lizarragako porturantz 8 kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen beste bat.
2021-04 Dorrao Lizarragako porturantz ---
2020-09-10 Unanu Beriain 3 kamioi eta bi jeep
2020-09-09 Unanu Beriain ---
2020-09-01 Unanu Beriain 40tik gora
2020-08-25 Unanu Beriain 40tik gora
2020-07/08 Unanu Beriain 40tik gora
2019-10-03 Uharte Arakil Beriain 10 bat ibilgailu eta mikrobus bete soldadu
2019-06-03 Irurtzun Herri inguruan ---
2018-04-20 Etxarri Aranatz Aralar 20 bat
2018-04-16 Lizarragako portua Andia 80 bat
2017-05-31 Unanu/ Arbizu Ondatz / Beriain 20 bat
2017-02-15 Sakana erdialdea Urbasa 20 bat
2017-01-17 Altsasu Urbasa 20 bat
1997-05-27 Sakana   Militarren hegazkin batek soinu-langa gainditu zuen eta alarma eragin zuen Nafarroako hainbat tokitan, tartean Sakanan. Lurrikara izan zitekeela pentsatu zuten toki askotan. Altsasun harrobietan galdetu zuten leherketarik egin ote zuten. SOS Nafarroak argitu zuen pasa zena.
1979ko martxoren akaberan     Soldaduak maniobretan aritu ziren, egun osoa tiroka.