Pilota

Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren, materiala aukeratzera

Guaixe 2023ko ots. 7a, 10:50

Altsasuko Burunda frontoiak hartuko du pilota aukeraketa, otsailaren 7an, 13:30ean

Binakako Pilota Txapelketako hamabigarren jardunaldiko partidetako bat Altsasun jokatuko da, igandean, otsailak 12, 17:00etatik aurrera. Jaialdi nagusian Ezkurdiak eta Martijak Jaka eta Aranguren izango dituzte arerio, eta materiala gaur aukeratuko dute, otsailak 7, asteartea, 13:30ean, Burunda pilotalekuan. Ekitaldi irekia da. 

Igandeko partida hil ala bizikoa da bi bikoteendako, galtzaileek oso gaizki izango dutelako finalerdietarako play-offetarako sailkatzeko.