Sakanako gazteen artean indarkeria matxitaren prebentziorako eta genero rolak lantzeko prozesua hasi du Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak eta gaiak lantzeko bederatzi saio eginen ditu otsailean eta martxoan Sakanan barna. Tailerrak 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako bideratuta daude eta eihera kooperatibak bideratuko ditu. Saioen helburuak jarrera sexitak eta genero rolak idenfikatzea, maskulinitatearen eraikuntza aztertzea, indarkeria matxistaren prebentzia eta LGTBI+ gaia lantzea dira. Izena emateko berdintasuna@sakana-mank.eus e-postara bidali behar da.
Gaztetxoen artean genero rolak lantzeko tailerrak
Otsailak 10 ostirala
17:00-20:00 Irurtzungo kultur etxean.
Otsailak 11 larunbata
10:30-13:30 Lakuntzako kultur etxean.
Otsailak 17 ostirala
17:00-20:00 Arakilgo gazteendako, Iharbako herriko etxean.
Otsailak 24 ostirala
17:00-20:00 Uharte Arakilgo, Irañetako eta Arruazuko gazteendako, Uharte Arakilgo udaletxean.
Otsailak 25 larunbata
10:30-13:30 Bakaikuko eta Iturmendiko gazteendako, Bakaikuko udaletxean.
Martxoak 3 ostirala
17:00-20:00 Etxarri Aranazko eta Ergoienako gazteendako, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Martxoak 4 larunbata
10:30-13:30 Urdiaingo herriko etxean.
Martxoak 10 ostirala
17:00-20:00 Olaztiko eta Ziordiko gazteendako, Olaztiko kultur etxean.
Martxoak 11 larunbata
10:30-13:30 Arbizuko udaletxean.