Pilota

Martijari, Ezkurdiari eta Lasori harrera egin die Chivitek

Guaixe 2023ko ots. 9a, 10:20
Chivite, Unai Lasoren azalpenak entzuten, alboan Martija eta Ezkurdia dituela. NAFARROAKO GOBERNUA

2022 denboraldiko pilota txapeldunei aitortza egin nahi izan die Nafarroako Gobernuak

Otsailaren 8an Nafarroako Gobernuko Maria Chivite presidenteak harrera egin zien Joseba Ezkurdia, Julen Martija eta Unai Laso pilotariei. Ekitaldiarekin 2022. urteko txapeldunei aitortza egin nahi izan zien Chivitek. Bere bulegoan egin zien harrera, eta Chiviterekin batera Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaola eta Nafarroako Kirol Institutuko kudeatzaile Miguel Pozueta izan ziren bilkuran. 

2022an Unai Lasok Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen -Joseba Ezkurdia txapeldunordea izan zen-, Joseba Ezkurdiak Lau eta Erdiko Txapelketa irabazi zuen eta Julen Martijak 2022ko Binakakoa, Altunarekin batera. Lorpenak gogoratzeaz gain, egun murgilduta dauden 2023ko Binakakoa izan zituzten hizpide.