Administrazio elektronikoan nola ibili ikasi zuten

Guaixe 2023ko ots. 13a, 10:16

Ordenagailuekin egindako ikastaroa. ARTXIBOA

Ubertearrek eta lakuntzarrek administrazio elektronikoa ezagutu zuten.

Herritarrek administrazioarekin gestioak telematikoki egiteko aukera dute. Baina horren berri izanda ere pausoa eman edo moldatzen ez den hainbat pertsona daude. Horregatik, estatuak "La Administración cerca de ti" izeneko plana martxan jarri du. Haren bidez herri txikietan administrazio elektronikoari buruzko informazio saioak antolatzen ditu. Haietara joaten diren pertsonek ziurtagiri digitalak edo Cl@ve permanenteak eskuratu ditzakete. 

Nafarroako 16 herritara iritsiko da plana otsailean eta horietako bi Uharte Arakil eta Lakuntza izan dira. Duela bi aste, goiz berean, bi teknikari bi herrietatik pasa ziren eta ubertear eta lakuntzarrekin banaka aritu ziren, herritarrak eta autonomoak pasa ziren. Administrazio elektronikora sartzeko identifikaziorako eta sinadura digitalerako bitartekoak eskuratzen lagun zieten lehenik. Ondoren, administrazioen web orrietara nola sartu ikasi zuten teknikarien eskutik. 

Teknikariek banakako saioak baliatu zituzten herritarrei azaltzeko eskuragarri dauden zerbitzu publikoen karta eta gehien erabiltzen diren zerbitzuak zein diren. Horrekin batera, Karpeta Hiritarraren abantailen berri ematen zieten. Saioetan parte hartu zuten ubertear eta lakuntzarrek ezagutu zuten zerbitzu publikoetara joan beharrik gabe horietara nola sartu eta tramiteak eta eskaerak nola egin. 

Klabe digitalaren edo ziurtagiri digitalaren bidez, edozein lekutatik kudeaketak egiteko eta hainbat erakundetan kontsultak izapidetzeko aukera dago (adibidez, Gizarte Segurantzako Institutuan). Gainera, laster, Enplegu Zerbitzuetan ere kudeaketak egin ahal izatea aurreikusia dago.