Futbola

Osasuna futbol taldearen bisita

Guaixe 2023ko ots. 10a, 10:00

Etxeberriko Lacturale esnetegia bisitatu eta Arruazun bazkaldu zuten

Osasuna taldeko jokalari, entrenatzaile eta bestelako teknikariek egun berezia izan zuten otsailaren 9an. Etxeberriko Lacturale esnetegira bisita egin zuten. Jakina denez, Lacturale Osasunaren babesleetako bat da, eta klubak esnetegiak egiten duen ahalegina eskertu nahi izan zuen. Esnea nola ekoizten duten gertutik ikusteaz gain, Sergio Herrera traktore bat gidatzera animatu zen eta jokalari askok, Abdek edo Sergio Garciak tartean, belarra jatera eman zieten behiei. Bisitaren ostean guztiak Arruazuko Ostatuan bildu ziren bazkaltzera. 

Argazkiak: Osasuna.