Pista Txirrindularitza

Sakandarren pistako podiumak

Guaixe 2023ko ots. 13a, 11:35

Pista txirrindulariak, Tafallan. MARTIN EARLY

Pista txirrindularitzan lehiatzen ari dira txirrindulari sakandarrak

Pista txirrindularitzan ilbeltzaren 29an Nafarroako Kirol Jokoetako Pista Txapelketa jokatu zen Tafallan. Kimuen mailan Asier Galarza (Quesos Albeniz) txukun ibili zen scratchean, puntuazioan eta kanporaketan.

Haurren nesken mailan Enara Perez (Quesos Albeniz) podiumera igo zen: scratchean eta 200 metrotan hirugarren izan zen, eta puntuazioan bigarren. Haurren mutilen mailan sei sakandar lehiatu ziren: Quesos Albenizko Oier Olaberria eta Ibai Galarza eta Alea Aralarko Ion Unai Gonzalez, Unax Etxeberria, Xabier Gorriti eta Ekai Erdozia. Hiru igo ziren podiumera: Oier Olaberria bigarren izan zen scratchean, Ion Unai Gonzalez bigarren kanporaketan eta Unax Etxeberria hirugarren puntuazioan. 

Kadeteetan, Quesos Albenizko Ekaitz Perezek puntuazioko proba irabazi zuen. Emakumezkoetan Ecologicas Navarra Beratxa taldeko hiru sakandar lehiatu ziren: Ane Berastegi, Siets Goikoetxea eta Ane Beltran de Heredia. Podiumei erreparatuta, Siets Goikoetxea hirugarren sailkatu zen 200 metrotan eta Ane Berastegi hirugarren sailkatu zen scratchean.