Zuhaitz egun aldarrikatzaileagoa

Guaixe 2023ko ots. 14a, 11:29

Udalak Etxeberri aukeratu zuen eguna antolatzeko, gasbide proiektu trazadura bertatik abiatuko litzatekeelako.

Urtero moduan Arakilgo Udalak Zuhaitz Eguna antolatu du. Etxeberriko plazan jarri zuen hitzordua larunbat goizean. Hitzorduarekin bat egin duten arakildarrek elkarrekin egin zuten bidea landaketa gunera arte. Tokia ere berezia zen, Etxeberri eta Lekunberri artean aurreikusi den gasbideak hartuko lukeen lurretan egin baitzen landaketa. Arakildarrek, guztira, hamar zuhaitz landatu zituzten larunbat goizean: lizarrak, intxaurrondoak eta urritzak. Lanak despeditu ondoren, Etxeberriko frontoian otamena izan zen parte hartzaile guztiendako. Eta hura despeditu ondoren, Iker Uribek eta Joana Zigandak ipuin kontaketa egin zuten.