Suhiltzaileek sute arriskua dagoela gaztigatu dute

Guaixe 2023ko ots. 14a, 13:03

Suhiltzailea baso sutea itzaltzen Baztan-Bidasoan astelehenean. @BOMBEROS_NA

Euri faltak eta hego haizeak segitzeak egoera okertuko dute.

Badira egun batzuk ez euririk ez elurrik bota ez duela eta jo duen hego haizeak bazterrak lehortzen hasi da. Eguraldi iragarpenek diote hego haizeak segituko duela. Hori guztia kontuan hartuta, Nafarroako suhiltzaileek gaztigatu dute sute arrisku handia dagoela. Sakana iparraldean sute arriskua oso altua da, ertaina ibarrean eta hegoaldean moderatua.