Foru administrazioko langileak greba egitera deitu dituzte

Guaixe 2023ko ots. 15a, 11:26

Gaurko greba deialdia egiten. EUSKALERRIA IRRATIA

Nafarroako Gobernuko langile publiko guztiak lanuztera deitu dituzte otsailaren 15ean, LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek. Osasunbideko LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek ere grebara deitu dituzte gaurko sanitarioak eta sanitario ez direnak. 

Deialdi bateratua egin dute otsailaren 15era, asteazkena, LAB, SAE, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek eta harekin Nafarroako Gobernuarendako lan egiten duten 29.000 langileak lana uztera gonbidatu dituzte. Deitzaileak, sektore publikoko sindikatuak, haserre dira gobernuak Medikuen Sindikatuarekin izandako jarrerarekin. Soldatei buruzkoak mahai orokorrean soldatei buruzkoak eta beste negoziatu behar direla gaztigatu dute. Kexu dira foru exekutiboak aurretik Mediku Sindikatuarekin akordioak sinatu izan dituelako lan baldintzak eta soldatak sindikalaren gainetik ezarriz. Medikuen sindikatuak, bestalde, hamabosgarren lanuzte eguna du, nahiz eta parentesia eginen duten, ez dutelako gainerako sindikatuekin batu nahi.

Gutxieneko zerbitzuak
Gobernuak gaurko hartutako neurriak zortzi departamenturi eragiten diete: Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Herrizaingoa; Migrazio Politikak eta Justizia; Ekonomia eta Ogasuna; Hezkuntza; Osasuna; Kultura eta Kirola; Gizarte Eskubideak eta Landa Garapena eta Ingurumena. Foru administrazioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute Osasunbideko sindikatuek, protestak indargabetzeko ahaleginetan "gehiegizkoak eta onartezinak" direla diote. 

Osasun Departamentua

Gobernuak finkatutako gutxieneko zerbitzuak Osasunbideari dagokionez, Idazkaritza Teknikoaren Administrazio Kudeaketa eta Modernizazio Atalari (zerbitzu orokorreko langile bat) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari baino ez diete eragingo. Gainerako zerbitzuak mahai sektorialeko sindikatuek (LAB, CCOO, ELA, UGT eta SAE) erregistratutako grebaren araberakoak dira.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari dagokionez:

  • Epidemiologia eta Prebentzio Sanitarioko Zerbitzua: Detekzio Goiztiarreko Atalean 5 langile, bat goizez, bat arratsaldez, goizeko unitate mugikor bat, bitarteko unitate mugikor bat eta arratsaldeko unitate mugikor bat; 6 administrari; 2 erizain (jaioberrien behaketan bat eta kolon eta cervixen detekzio goiztiarrean beste bat); eta 2 mediku (erradiologian eta medikuntza prebentiboan).
  • Kudeaketa Ekonomiko eta Profesionalen Zerbitzuan 2 administrari, Bularreko minbizia goiz detektatzeko programarako 2 txofer, zerbitzu orokorretako 2 langile eta telefonista bat.
  • Elikagaien Segurtasuneko eta Ingurumen Osasuneko Zerbitzuan albaitari ikuskatzaile bakarra duten hiltegietan 8 (ohiko plantillaren %100) eta albaitari ikuskatzaile bat baino gehiago dutenetan 6 langile. Ingurumen Osasuneko Atalean teknikari bat; administrari bat; teknikari espezialista bat; laborategiko langile bat; Zerbitzu Anitzetako langile bat; garbiketa-jardueretan 7 langile; Laguntzaile Sanitario bat; Osasun Publikoko ikuskatzaile bat; eta 2 kimikari.
Hezkuntza Departamentua
  • Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan: ikastetxeko zuzendaria. Ikasketaburua. Irakasle bat Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru unitate edo frakzio bakoitzeko. Irakasle bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau unitate edo frakzio bakoitzeko. Zaintzaile bat dagoen zentroetan, gutxieneko zerbitzuak egokituko zaizkio, eta, gehiago daudenetan, zaintzaileen %50. Ikastetxeetako zuzendaritzak zehaztuko du zein irakaslek garatu beharko dituen gutxieneko zerbitzu horiek, eta, hala badagokio, zein zaintzailek.
  • Departamentuaren bulegoetan, administrari batek Hezkuntza Departamentuaren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrari erantzun beharko dio.
  • Haur-eskolak: hiru haur-hezitzaile, sukaldari bat eta zuzendaria izango dira ikastetxeko. 

Iruñeko mobilizazioak

  • 11:00 Ospitaleetako Kanpo Kontsulten eraikinetik Nafarroako Jauregiraino.
  • 11:30 Osasun arloko langileak Funtzio Publikoko sindikatuekin bat eginen dute.
  • 17:30 Manifestazioa.