Txirrindularitza

Izagirre eta Arrieta Andaluziako Vueltan

Guaixe 2023ko ots. 16a, 10:15

Igor Arrieta, helmugan. KERN PHARMA

Tadej Pogacarrek lehendabiziko egunetik hartu du lidergoa

Otsailaren 15ean hasi zen Andaluziako Vuelta. Astelehenean, hilak 13, Jaengo Klasikoa nagusitasun handiz irabazi eta gero, Andaluziako Vuelta ere ikusgarri hasi du Tadej Pogacarrek (UAE Emirates), lehendabiziko egunetik txapelketako buru jarriz. Puente de Génaven hasi eta Santiago de Espadan despeditu zen 179 kilometroko etapa gogorrean bakar-bakarrik iritsi zen helmugara (5:04:19), bigarren sailkatu zen Mikel Landari 38 segundo ateraz. 

Gorka Izagirre (Movistar Team) 20. sartu zen, 2:41ra, eta Igor Arrieta (Kern Pharma) 30., 2:48ra, biak txirrindulari nagusien taldean. 

Gaur bigarren etapa jokatuko da, Diezma eta Alcalá la Real artean (156,1 km). Andaluziako Vuelta otsailaren 19an, igandea, despedituko da.