aizkora

Euskal Duatloiak baditu finalistak

Guaixe 2023ko ots. 16a, 11:00

Eloy Corchero, zutikako enborrean lanean. IBON ERRAZU

Arkaitz Jauregi izango da Azpeitiko final handia jokatuko duen aizkolarietako bat. Eloy Corchero bidean geratu da

Azpeitiako zezen plazak II. Euskal Duatloiaren kanporaketa hartu zuen larunbatean, otsailak 11. 21 kirolari lehiatu ziren guztira, tartean Eloy Corchero eta Arkaitz Jauregi. Lehenik eta behin 45 ontzako bi enbor erdibitu zituzten, ondoren 2 kilometroko korrikaldia egin eta, bukaeran, 45 ontzako enborrari bi korte bertikal egin. Oier Kañamares (14:47), Ibai Soroa (15:18), Arkaitz Jauregi (15:48), Suharri Rodriguez (15:56), Xabier Zaldua (16:47) eta Eneko Saralegi (17:02) aizkolariek egin zuten denborarik onena, eta, beraz, martxoaren 5ean Azpeitiko zezen plazan jokatuko den final handirako sailkatu ziren. 

Eloy Corcherok 18:13ko denbora egin zuen eta hamargarren sailkatu zen.