Pediatria zerbitzuaren alde mobilizazioak eginen dira

Guaixe 2023ko ots. 20a, 09:02

Haurrak Olatzagutiko San Migel plazan. ARTXIBOA

Hainbat gurasok hala erabaki dute eta hiru ostiraletan kontzentrazioak egitea erabaki dute.

Altsasuko osasun eremuak pediatra lanaldi oso bat eta beste baten erdia du. Baina lanpostuak gaur egun ez daude beteta. Horren ondorioz, ume eta gaztetxoen osasun arazoak beste medikuek aztertzen dituzte edo Iruñera bidaltzen dituzte osasun azterketa egitera. Horrekin batera, aldian-aldian egin behar zaizkien azterketarik gabe gelditzen ari dira 15 urte bitarteko ume eta gaztetxoak. 

Horren guztiaren jakitun, Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak batzarra deitu zuen hilaren 10ean. Berrogei bat guraso elkartu ziren eta, egoera luzatzen ari dela ikusita, osasun eremurako pediatria zerbitzua aldarrikatzea erabaki zuten. Otsailaren 24an, ostiralarekin, 18:00etan kalera aterako dute aldarrikapena Altsasuko udaletxe parean. Ostiral horren ondoren, gutxienez, beste bitan eginen da aldarrikapena kalean.