Lurralde Kohesiorako Departamentuak 10 milioi euro banatuko ditu Nafarroako udalerri eta kontzeju guztien artean, inbertsioak egin ditzaten. Dirua Tokiko Inbertsioen Planaren Askatasunez Zehazteko programatik aterako da eta Sakanako udal eta kontzejuek guztira 548.319,44 euro jasoko dituzte. Gobernuaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialak heldu den astean argitaratuko du. Ordutik, eta hala badagokio, udalerri konposatuek eta haien kontzejuek, hau da, Arakil, Ergoiena eta Etxarri Aranatz, hilabete izanen dute departamentuari jakinarazteko dirulaguntza zeinek jaso behar duen. Toki erakundeek dirua urteko bigarren hiruhilekorako ordaintzea aurreikusten du gobernuak.
Joan den urtean tokiko finantzaketa sisteman ezarritako aldaketaren ondoren, Askatasunez Zehazteko programaren inbertsioak ez dira nahitaez aurten gauzatu beharko, hau da, zenbateko handiagoko inbertsioak egiteko pilatu daitezke. Berritasun hori udal eta kontzejuen autonomian aurrera pauso bat da.
Banaketa-irizpideak
Udalerri bakoitzak Askatasunez Zehazteko programatik jaso beharreko zenbatekoa bi aldagairen arabera banatu da: biztanleria eta sakabanatze geografikoa. Horrela, udalerri bakoitzak zenbateko finko bat jasoko du, dagokion biztanleria tartearen arabera. Aurtengo diru banaketa 2022ko abenduaren 31ko biztanleria kopuru ofiziala kontuan hartuta egin da.
Gainera, udalerri konposatuek eta biztanleria guneak dituzten udalerri bakunek zenbateko gehigarri bat jasoko dute, biztanleriaren sakabanatze geografikoaren arabera. Horrela, programak mesede handiagoa egiten die udalerri txiki eta konposatuei, sinpleei eta handiagoei baino.
Udalerri konposatuen kasuan, kontzejuak dagozkien ekarpenen onuradun zuzenak izango dira. Horretarako, udalerri konposatuei esleitutako zenbateko osoaren zati bat kenduko da, salbu eta kontzejuek beren udalerriarekin adosten badute udalerri hori dela dagozkion zenbatekoen jasotzailea eta onuraduna.
Iritzia
Bernardo Ziriza Perez kontseilariak nabarmendu zuenez, “Askatasunez Zehazteko programa berriak indartu egiten du udalerri txikiagoen eta biztanleria gehien sakabanatuta dagoen udalerrien finantzaketa, lurralde kohesioa eta udal eta kontzejuetako azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzen laguntzeko”.
Zirizak azpimarratu zuenez, “administraziook bermatu behar dugula herritar guztiek zerbitzu eta azpiegituretarako sarbide baliokidea dutela, haien bizilekua edozein dela ere”. Horregatik, kontseilariak “garrantzitsutzat” jo du toki autonomian aurrera egitea, “toki-erakundeek, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa den aldetik, nahikoa autonomia izan dezaten beren biztanleendako eta lurraldearendako garrantzitsuak diren inbertsioak zehazteko”.
Toki erakundeek tokiko inbertsioetarako jasoko duten erabilera askeko dirulaguntza | |
UDALERRIA / Kontzejua | Kopurua |
ARAKIL | 41.800,17 |
Egiarreta | 3.492,01 |
Ekai | 2.645,00 |
Errotz | 3.407,31 |
Etxarren | 5.058,99 |
Etxeberri | 3.153,21 |
Hiriberri Arakil | 4.317,85 |
Ihabar | 4.720,18 |
Izurdiaga | 5.397,79 |
Satrustegi | 2.920,28 |
Urritzola | 2.221,49 |
Zuhatzu | 2.687,35 |
IRURTZUN | 43.639,20 |
IRAÑETA | 19.087,20 |
UHARTE ARAKIL | 38.624,90 |
ARRUAZU | 19.087,20 |
LAKUNTZA | 38.174,40 |
ARBIZU | 38.174,40 |
ERGOIENA | 17.439,45 |
Lizarraga | 6.837,60 |
Dorrao | 5.622,56 |
Unanu | 4.979,30 |
ETXARRI ARANATZ | 47.624,40 |
Lizarragabengoa | 1.800,00 |
BAKAIKU | 19.087,20 |
ITURMENDI | 19.087,20 |
URDIAIN | 32.709,60 |
ALTSASU | 57.261,60 |
OLATZAGUTIA | 38.174,40 |
ZIORDIA | 19.087,20 |
GUZTIRA | 548.319,44 |