Bazterretik

Kameleoien artean kameleoi

Hodei Alegre Gil 2023ko ots. 17a, 09:59

Gaur egun musikaren panorama bestelakoa da duela urte batzuetan zegoenarekin alderatuta. Urteen etorrerarekin musika batzuen iraungitze datak zakarrontzira botatzera behartu dietelarik. Rock Radical Vasco izenez deitzen zuten mugimendu horren akabera heldu zen, 2.000 garaiko punk amerikarra ere iraungi zen, eta azken urteotan musika komertziala haustearen alde talde anitz atera dira. Musika alternatibo, elektroniko eta “zikinak” beraien esentzia markatzen duela esan dezakegularik. Agian indie rockaren ziztadak jotako musika da, antikomertzialaren komertzializazioa gertatzen delarik. Eta hemen sartzen dira jokoan kameleoiak.

Desberdinak izateko gura handia dago, besteengandik desberdintzeko beharra. Esandako musika alternatiboa desberdintzearren, txurian beltz izatearren. Baina ez dira bakarrak oihan honetan. Desberdinak izan nahi duten talde asko sortu dira. Talde asko bakar izatearen nahian, eta hori kontraesana da. Beraz, bata bestearengandik desberdindu nahia izaten dute, kameleoiak sabana berdean arrosa bilakatzeko. Baina denek kameleoiarena egiten dute, sabanaren berdetasunean hegemonia arrosak hartzen, batak bestearen kolorea hartu. Denek, azken finean, kolore berdina hartzen, eta hauskor izan behar zuen hori, mainstream/popularra ere bilakatzen. Beraz, kameleoien munduan nor da desberdina?

Era berean, azpimarratu nahiko nuke nire gura ez dela "kameleoi" musika deritzodanei meriturik kentzea, ni batzuen jarraitzailea naiz, alajaina, baina kameleoi desberdintasunaren berdintasunaren paradoxa gertatzen ari dela iruditzen zait azken garai hauetan.