Txirrindularitza

Pogacarren Andaluzian, Izagirre Top-20an

Guaixe 2023ko ots. 20a, 10:18
Gorka Izagirre, otsailaren 19ko etapan taldea gidatzen. SPRINT CYCLINGT AGENCY / MOVISTAR TEAM

UAE Emirates taldeak goitik behera kontrolatu zuen lasterketa

Otsailaren 19an, igandea, despeditu zen bost eguneko iraupena izan duen Andaluziako Vuelta. Lehendabiziko egunetik lidergoa hartuta, Tradej Pogacar izan da Andaluziako izar nagusia. 1:18-ko aldea atera dio Mikel Landa bigarrenari (Baharain). Pogacarrek sendo hasi du denboraldia. Jaengo Klasikoa irabazi zuen lehenik, eta Andaluziako Vuelta bigarrenik. Bere helburu nagusia Frantziako Tourra irabaztea da, bere hirugarren Tourra litzatekeena lortzea, eta ongi ekin dio helburuari. 

Sakandarrei dagokienez, Gorka Izagirre (Team Movistar) 18. sailkatu da, 6:48ra; eta Igor Arrieta (Kern Pharma) 30., 17:36ra. Kern Pharmako kirol zuzendari Pablo Urtasunek azaldu duenez, “denetatik gertatu zaigu Andaluzian: erorikoak, arazo fisikoak... baina behetik gora egin dugu eta hori garrantzitsua da. Ikasitakoa ongi etorriko zaigu etorkizuneko itzulietarako”.