Afizionatuen mailako tropelak XXIII. Memorial Manuel Sanroma Valencia lasterketan parte hartu zuen otsailaren 18an eta 19an, Gaztela-Mantxan. Azken etapa Almagron jokatu zen eta Rural Kutxa-Alea taldeko Martxel Etxeberria bederatzigarren sailkatu zen, baina bezperako lana kontuan hartuta sailkapen orokorrean zazpigarren izan zen iturmendiarra, Francisco Rus txapeldunetik 6 segundora.
Jon Gil Colindresko Top-20an
Otsailaren 18an, larunbata, II. Memorial Jesus Pereda lasterketa jokatu zen Colindresen (Kantabria), 138 kilometroko afizionatuen lasterketa. Laboral Kutxak errezitaldi ederra eskaini zuen, Xabier Berasategik irabazi baitzuen eta bigarren eta hirugarren bere taldekide Unai Zubeldia eta Enekoitz Azparren izan baitziren, 1:09ra. Gomur Cantabria Infinita taldeko Jon Gil lakuntzarra hemezortzigarren sailkatu zen, 3:50era.