Arakilgo Udalak artikulazioen mugikortasuna lantzeko bi saioko ikastaroa antolatu du. Zoru pelbikoa ezagutu eta hark arnas diafragmarekin eta sabelaldeko muskuluekin duen erlazioa eta arnasketarekin duen harremana ezagutzeko balioko du. Arakilgo Udalak gaztigatu duenez, ikastaroak plaza mugatuak ditu eta arakildarrek izanen dute lehentasuna. Bi saio dira eta, beraz, bi saioetan izen ematen duten pertsonak lehenetsiko dira. Itxaron zerrenda bat osatuko du udalak, gelditzen diren tarte libreak betetzeko. Ikastarorako ezinbestekoa da estera bat eramatea. Ikastaroa martxoaren 10ean eta 17an izanen da, ostiralarekin, 18:00etatik 19:30era. Izena emateko hots egin 634 584 226 telefono zenbakira.