Elur-kota 500 metrotan kokatuko da martxoaren 1ean, asteazkena, eta zero azpiko tenperaturak izan dira gauean. Eguraldi iragarpenaren arabera elurra pilatzeko probabilitatea % 40-70ekoa izanen da Nafarroako erdialdean, bi zentimetro inguruko lodiera hartuko luke. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 49 makina ditu prest eguerdira arte. Alerta egoeran dauden ibilgailu horietako batzuk Irurtzungo autobien eremuan lan eginen dute, hau da, Sakana, Leitzaran eta A-1 autobideetan. Goizean, Baraibartik Aralarrera joateko errepidean kateak behar dira eta Uharte Arakilgo Udalaren Aralarko pista itxita dago.