Txirrindularitza

Juniorrek Villatuertan ongi ekin diote denboraldiari

Guaixe 2023ko mar. 1a, 10:30
Tropela Villatuertako San Veremundo Zirkuituan, tartean Sakana Group Alea eta Quesos Albeniz taldeetako txirrindulariak. MARTIN EARLY

XLV. San Veremundo Zirkuituan hiru sakandar sailkatu ziren Top 20an.

Abian da jubenilen edo juniorren mailak 2023ko denboraldia. Igandean, otsailaren 26an hasi zen, Villatuertan jokatutako XLV. San Veremundo Zirkuituarekin. 76 korrikalarik lortu zuten 71 km zituen lasterketa gorabeheratsua despeditzea, eta Villatuertan agudo jotzen zuen haizeak hasieratik baldintzatu zuen proba, tropela zenbait taldetxotan banatuz. 

Bellota Goierri taldeko Gari Ugartek erasoa jo zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara (1:43:20), eta 2 segundora laukote bat sartu zen, Limousin Oriako Unax Olano buru zela. Sakandarrei dagokienez, Sakana Group Alea Aralar eta Quesos Albeniz Burunda taldeko txirrindulariek maila bikaina eman zuten. Mikel Regil (Sakana Group Alea) Top 10ean sartu zen, zortzigarren izan baitzen, 19 segundora. Bere taldekide Adrian Martinez 17. sartu zen -mendiko sailkapenean bigarren sailkatu zen lakuntzarra-, eta Quesos Albenizko Asier Etxeberria eta Iker Gomez 18. eta 21. izan ziren. Gainontzekoei dagokienez, Manex Zufiaurre (Sakana Group Alea) 39. iritsi zen, Oier Ruiz de Arkaute (Sakana Group Alea) 39., Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 52., Eñaut Oiarbide (Sakana Group Alea) 62. eta Iker Martinez (Sakana Group Alea) 71.

Kadeteak pistan
Tafallako Miguel Indurain belodromoak I. Trofeo Pista Catlike trofeoa hartu zuen otsailaren 26an, kimuetatik hasita kadeteen mailara bitarteko proba. Kadeteen mailan Quesos Albeniz taldeko Ekaitz Perez Barrenetxea zazpigarren izan zen scratchean, zortzigarren tempo proban eta lehena puntuazioan. Proba guztiak kontuan hartuta seigarren postuan sailkatu zen. 

Kimuen eta haurren mailan lehiatu ziren sakandarrak ere oso ongi aritu ziren. Enara Perez hirugarren sailkatu zen emakumezkoen haurren mailan, Asier Galarza seigarren izan zen gizonezkoen kimuen mailan eta gizonezkoen haurren mailan Oier Olaberria 7. sailkatu zen, Unax Etxeberria 10., Ekai Erdozia 11., Ekaitz Zufiaurre 13., Ibai Balarza 14., Ion Unai Gonzalez 15. eta Xabier Gorriti 25.