Astekaria

Kontzejuen populazioa %0,51 hazi da

Guaixe 2023ko mar. 8a, 13:30

Arakilgo ikuspegia. ARTXIBOA

Ibarreko 16 kontzejuetan 1.372 pertsona bizi dira, ibarreko biztanleriaren %6,74 bizi dira kontzejuetan.

Sakana 16 kontzeju daude (Aizkorbe barne sartu dugu, nahiz eta administrazio egiturarik ez duen) eta guztien biztanleria kontutan hartuta, 2022ko ilbeltzaren 1ean aurreko urtean baino zazpi pertsona gehiago bizi ziren. Ibarreko 20.367 pertsonetatik %93,26 (18.995 sakandar) udalerrietan bizi ziren, kontzejuetan, berriz, %6,74 (1.372 sakandar). 2017 eta 2020 urteen artean populazioa galdu ondoren joan den urtean gora egin zuen kontzejuetako populazioak. Sakanak 2022ko hasieran, aurreko urtearekin alderatuta, 94 biztanle gehiago zituen, %0,46ko igoera. Kontzejuetako populazioaren igoera handiagoa izan zen, %0,51. 

Ibarreko zazpina kontzejuetan gora edo behera biztanleriak. Gora egin duten kontzeju guztien artean 31 herritar berri gehiago dira: Aizkorben eta Etxarrenen 6 gehiago, Egiarretan eta Dorraon 5, Zuhatzun, Satrustegin eta Lizarragan 3. Populazioak behera egin duten zazpi kontzejuetan 24 herritar gutxiago daude: Errotzen eta Ihabarren 8 gutxiago, Urritzolan, Etxeberrin eta Ekain 2 eta Unanun eta Lizarragabengoan bana. Beste bi kontzejuak zuten herritar kopuru bera zuten, Izurdiaga eta Hiriberri Arakil dira herri horiek. 

Kontzejuen 2022ko populazioa 1999koarekin konparatuz gero, Arakilgo biztanleria %10,01 hazi da. Hau da, 88 herritar irabazi ditu. 23 urte horietan Ergoienak, berriz, populazioaren %22,45 galdu du, 108 biztanle gutxiago ditu. Lizarragabengoari dagokionez, tarte horretan biztanle kopuru bera mantendu du. 

Biztanleria    
UDALERRIA / Kontzejua Biztanleria udalerrian Biztanleria kontzejuan
ARAKIL 967  
Egiarreta   84
Ekai   37
Errotz   67
Etxarren   159
Etxeberri   61
Hiriberri Arakil   118
Ihabar   129
Izurdiaga   169
Satrustegi   55
Urritzola   17
Zuhatzu   44
Aizkorbe   27
IRURTZUN 2.299  
IRAÑETA 167  
UHARTE ARAKIL 791  
ARRUAZU 106  
LAKUNTZA 1.283  
ARBIZU 1.124  
ERGOIENA 373  
Dorrao   119
Lizarraga   168
Unanu   86
ETXARRI ARANATZ 2.506  
Lizarragabengoa   32
Etxarri Aranatz 2.474  
BAKAIKU 355  
ITURMENDI 420  
URDIAIN 636  
ALTSASU 7.504  
OLATZAGUTIA 1.490  
ZIORDIA 346  
GUZTIRA 20.367 1.372