Marsuaren 5ean, igandearekin hasi zen Paris-Niza itzuli entzutetsua, Tourra prestatzeko ia ezinbestekoa bilakatu den lasterketa. Egungo bi izar nagusienak ari dira parte hartzen, Pogacar (UAE) eta Vingeggard (Jumbo-Visma). Movistar Team taldeak Matteo Jorgensonen alde egin du eta haren laguntzaile fidelak dira Gorka Izagirre eta Imanol Erbiti.
Lehen etapako garailea Tim Merlier (Quick Step) belgiarra izan zen, esprintean. Pogacar hirugarren sailkatu zen, denbora berean, baina sailkapeneko hobariei esker sailkapen orokorrean hirugarren da, 4 segundora. Gorka Izagirre 48. postuan dago, 10 segundora, eta Imanol Erbiti 113., 2 minutura.