aizkora

Jauregi seigarren Euskal Duatloiko finalean

Guaixe 2023ko mar. 6a, 11:00

Finalista guztiak Eneko Saralegi txapeldunarekin batera. EUSKAL PENTATLOIA

Eneko Saralegi izan zen txapeldun handia.

Marsuaren 5ean, igandea, Euskal Duatloiko final handia jokatu zen Azpeitiko zezen plazan. Sei aizkolarik parte hartu zuten guztira, eta ikuskizun ederra eskaini zuten. 45 ontzako lau enbor etzan erdibitu behar izan zituzten hasieran, 4 kilometroko korrikaldia egin (zezen plazari 40 itzuli) eta, bukatzeko, zutik kokatutako 45 ontzako lau enbor erdibitu. 

Azkarrena Errazkingo Eneko Saralegi izan zen (30:36). Joan zen urtean txapeldunorde izan zen Arkaitz Jauregik Floren Nazabal izan zuen aholkulari. Ez zuen hasiera ona izan, lehen sektorean azkena izan baitzen, baina bigarren eta hirugarren sektoreetan egindako lanari esker bi postu egin zituen gora eta laugarren bukatu zuen (33:47).