Atletismoa

Amaia Aristu sakandar azkarrena Lilatoian

Guaixe 2023ko mar. 6a, 11:40

Lilatoia jendetsua izan zen. UTZITAKOA

Guztira 5.024 emakumek parte hartu zuten Donostiako lasterketa morean

Milaka emakumek -6.000 emakume inguru zeuden izena emanda eta 5.024k hartu zuten irteera-, Donostian jokatutako 33. Lilatoian parte hartu zuten. Guztien artean Nerea Egia Larrinaga izan zen 5 kilometroak azkarren egin zituena (17:45). Adin guztietako emakumeek parte hartu zuten Bulebarrean hasi eta despeditu zen lasterketan, beste behin emakumezkoen aldeko aldarrikapena egin eta berdintasunezko gizarte parekidea eskatzeko. Guztira 4.991 emakumek lortu zuten proba despeditzea. 

Tartean hainbat sakandar zeuden eta azkarrena Amaia Aristu Rodriguez olaztiarra izan zen. Aristu 47. postuan sailkatu zen (22:12).