Kaixo Fran,
Orain bi urte istripu batean hil hintzela. Urte asko eman hituen borrokan eta hori dela eta, guk ere ikasi diagu hik egindako lanari jarraitzen. Gogorra izan duk gainera, aurrera bolie!
Nola deskribatu pasa diren bi urteak? Gure artean zuk utzitako hutsunean geratuz, ala bizipenekin aurrera eginez?
Urte hauetako pandemia, Ukrainako gerra eta horrelakoek milioika jende hil dizkik, gehienak jubilatuak. Jendea beldurtuta zegok, eta gazteak ia lanik gabe. Joan den urtean izugarrizko lehortea izan genian, errekak eta
urtegiak hustuta edo sikatuta, eta baratzean genero gutxi ur faltaz. Esaten ditek, ni jaio nintzen urtea ere, duela 73 urte, oso arraroa izan zela. Onddoak basoan barra-barra atera zirela eta jendeak gozatu zuela, euririk falta gabe, eta mendian negrilla.
Kontua ez da zer pentsatuko eta zer egingo hukeen hik heuk guzti horri buruz, jadanik ez hago eta. Kontua da aurrera jarraitzeko zer egin genuen guk eta zer egin nahi dugun zure irakaspenei eutsi nahian.