Martxoaren 8ko mobilizazioak

Guaixe 2023ko mar. 6a, 13:30
2022ko martxoaren 8ko Sakanako Mugimendu Feministaren manifestazioa. ARTXIBOA

Emakumeen Nazioarteko Egunean Sakanako herritan elkarretaratzeak izanen dira. Arratsaldean, bi manifestazio izanen dira Altsasun.

Zaintza erdigunean jarri du aurtengo martxoaren 8an Sakanako Mugimendu Feministak eta Emakumeen Nazioarteko egunean Denon bizitzak erdigunean lelopean elkarretaratzean eginen dituzte. Eskualdeko manifestazioa Altsasun eginen dute, 19:00etan, Foru plazatik.

Bestetik, Sakanako Itaiak Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki! lelopean mobilizazioa deitu du, 20:00etan, Foru plazatik.

Martxoak 8ko mobilizazioak

Irurtzun

18:30 Foru plaza

  • Lehertzear gaude elkarretaratzea, Irurtzungo Emakume Taldeak deituta. Ondoren, photocall.

Etxarri Aranatz

12:00 Plaza

  • Anitzak gara, orain askeak elkarretaratzea, udalak deituta.

18:00 Plaza

  • Denon bizitzak erdigunean elkarretaratzea, Mugimendu Feministak deituta.

Bakaiku

18:00 Erdiko iturria

  • Denon bizitzak erdigunean elkarretaratzea, Mugimendu Feministak deituta.

Urdiain

18:15 Plazan

  • Denon bizitzak erdigunean elkarretaratzea, Mugimendu Feministak deituta.

Altsasu

19:00 Foru plaza

  • Denon bizitzak erdigunean eskualdeko manifestazioa, Mugimendu Feministak deituta.

20:00 Foru plaza

  • Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki! mobilizazioa, Sakanako Itaiak deituta.


2022ko martxoaren 8ko Itaiaren manifestazioa. ARTXIBOA