Nafarroako Parlamenturako zerrenda proposamena berresteko bozketa martxoaren 2tik 4ra egin zen, eta EH Bilduk jakinarazi duenez, “alderdi kideen kuotari dagokion blokeak %92,76ko aldeko botoak jaso ditu, %3,43ko boto negatiboak eta %3,87ko boto zuriak”. EH Bilduko kideei dagokien kuotaren blokeari dagokionez, “botoen %89 baino gehiago baiezkoak izan dira”. EH Bilduko Berme Batzordeak oniritzia eman die lortutako emaitzei, eta, beraz, Laura Aznal Sagasti buru duen zerrendako hirugarren postuan Eneka Maiz Ulaiar etxarriarra eta hamabigarrenean Oihana Gallo San Roman urdindarra egonen dira.