Mugimendu feministak, ondoren eskualde manifestazioa antolatu zuen Altsasun. Han jakinarazi zuen bizitzak erdigunean jartzeko greba feminista orokorra deituko duela udazkenerako. Azken mobilizazio horretan 2.000 bat pertsonak parte hartu zuten.
Bestetik, Itaiak, emakumezkoen antolakunde sozialistak, emakumezkoen askapena lortzeko sozialismoaren eraikuntza aldarrikatu zuten Altsasuko egindako manifestazioan. 350 bat pertsona elkartu ziren.