Graduko espedienterik onenetakoa izateagatik Nerea Misiego Torralba altsasuarrak saria jaso zuen. Berak Haur Hezkuntzako Irakasle gradua ikasi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Masterreko espedienterik onenetako bat izateagatik, berriz, saria jaso zuen Ainhoa Lopez de Goikoetxea Ganboa iturmendiarrak. Bera Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra egin zuen unibertsitate publikoan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ikasketen Amaierako Aparteko Saria eman zien ikasketak 2021-2022 ikasturtean bukatu zituzten graduko 32 ikasleri eta masterreko 9ri. Ikasketen batez besteko kalifikazioa 8 edo altuagoa dutela egiaztatzen duten ikasleei ofizioz ematen die NUPek 300 euroko saria. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko. Saria irabazi izana ikasleen espediente akademikoan eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da.
Ramon Gonzalo Garcia Unibertsitateko errektore burua eta Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak parte hartu zuten ekitaldi batean jaso zituzten sariak 41 ikasleek.