Txirrindularitza

Iker Mintegi, bigarren Berriatuan

Guaixe 2023ko mar. 13a, 10:12

Laboral Kutxak garaipen bikoitza ospatu zuen. LABORAL KUTXA

Altsasuarra bere taldekide Unai Zubeldiarekin batera iritsi zen helmugara, lepotik helduta. Aimar Tadeo Top 10ean sailkatu zen

Afizionatuen mailan XLII. San Gregorio Saria jokatu zen larunbatean, marsuak 11, Berriatuan. Aurreko asteburuan Ereñon hirugarren izan eta gero, Iker Mintegi altsasuarrak (Laboral Kutxa) podiumean jarraitzen du. Kasu honetan bere taldekide Unai Zubeldiarekin erakustaldi bikaina eman zuten, biak elkarrekin iritsi baitziren helmugara, lepotik helduta (3:12:07), lasterketa hankaz gora jarriz eta hirugarren sartu zen Finisher taldeko Pablo Carrascosari minutu pasa ateraz (3:132:19). Gainontzeko txirrindulariak gutxika joan ziren helmugara iristen. 

Bi taldekideak ez ziren garaipenagatik lehiatu, garaipena taldearena izan zela irudikatuz. Etapa garaipena Unai Zubeldiarendako izan zen, eta Iker Mintegik bigarren izateaz gain mendiko saria irabazi zuen. Sare sozialetan Mintegiren “elegantzia” azpimarratu zen, garaipena Zubeldiari utzi ziolako. 

Bestalde, Ereñon gertatu bezala, Finisher taldeko Aimar Tadeo lakuntzarra Top 10ean sartu zen, bederatzigarren sailkatu baitzen (3:16:18). 

Nabarmentzekoa da soilik 32 txirrindulari sailkatu zirela eta askok ez zutela proba bukatzea lortu.