Arakilgo emakumeak mahaiaren inguruan bilduko dira

Guaixe 2023ko mar. 13a, 14:12
Martxoaren 8ko Irurtzungo eta Arakilgo elkarretaratzea, Irurtzunen. UTZITAKOA

Martxoaren 18an, larunbata, Arakilgo emakumeek haien eguna ospatuko dute.

Arakilgo Emakume Taldea martxoaren 18an, larunbata, 13:30ean, Etxarrengo Iratzar jatetxean haien eguna ospatzeko bilduko da. Entsalada epela, piper beteak, entrekota edo erreboiloa aukeratzeko, gaztanbera flana eta kopa izanen da menua eta txartelak erosteko azken eguna martxoaren 16, osteguna, izanen da, 20 eurotan, Arakilgo udaletxean. Bazkalostean, 17:00etan, Lorena Arangoaren antzerki ikuskizuna izanen da.