Mintzakideak ibiltzera joanen dira

Guaixe 2023ko martxoaren 13a

Martxoaren 19an, igandea, Sakanako Mintzakideen topaketa izanen da, Etxarri Aranatzen. Iturmendira joan eta buelta eginen dute.

Mintzakideen mendi paseoa izanen da martxoaren 19an, igandea, 09:30etik aurrera, Etxarri Aranazko plazatik. Etxarritik "ttipi-ttapa" Iturmendiraino joanen dira, partzelariatik, eta iristean buelta eman eta Etxarri Aranatzera itzuliko dira. Eraman beharrekoak: euskara ahoan eta belarrietan, hamaiketakoa, ura eta arropa eta oinetako aproposak. Parte hartzeko edo informazio gehiago 600 48 20 24 telefono zenbakian.