Osasun publikoaren defentsan, lan baldintza duinak eskatuz

Guaixe 2023ko martxoaren 14a

Etxarri Aranatzen egindako osasun publikoaren aldeko kontzentrazioa. ARTXIBOA

Martxoaren 15ean, asteazkenean, Nafarroako osasun etxetan elkarretaratzeak eginen dituzte osasun langileen lan baldintzak duinak eskatzeko; tartean Etxarri Aranazko eta Altsasuko osasun etxeen aurrean eta Bakaikuko kontsutegian.

Osasun publikoaren defentsan lan baldintza duinak guztiontzat lelopean, martxoaren 15ean, asteazkena, 11:00etan, elkarretaratzeak eginen dira Etxarri Aranazko eta Altsasuko osasun etxeen aurrean. Bakaikuko kontsutegiaren aurrean 18:30ean eginen dute elkarretaratzea. Nafarroako Osasun Plataformak eta LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deitu dituzte mobilizazioak. 17:30ean, osasun etxeak zaintzeko, osasun etxeko eta osasun langileak zaintzeko eta osasun publiko defendatzeko aldarrikatzeko manifestazioa eginen dute Iruñeko Golem zinemetatik.