Sakanako emakumeak martxan!

Guaixe 2023ko mar. 15a, 11:14
2022ko Lilasterketa. ARTXIBOA

Martxoaren 26an, igandea, X. Lilasterketa izanen da, Irurtzundik Altsasuraino eginen den emakumeen martxa.

Sakanako Mankomunitateko eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuek X. Lilasterketa, Sakanako emakumeak martxan! antolatu dute martxoaren 26an, igandea. Oinezko eta bizikleta martxa 09:30ean aterako da Irurtzundik eta 16:30ean iritsiko da Altsasura. Ziorditik ere Altsasura martxa eginen dute, 15:25ean. Ondoren, Lilasterketaren amaiera festa izanen da Altsasuko Foru plazan; ekitaldia, merendua, batukada feministarekin eta Pantxika Lamurren ikuskizunarekin. Parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea berdintasuna@altsasu.net edo berdintasuna@sakana-mank.eus epostara mezu bat bidaliz edo Sakanako Mankomunitateko webguneko formularioaren bidez.

X. Lilasterketaren herrietako ordutegiak

  • 09:30 Irurtzungo plazatik Etxeberriko silora, oinez.
  • 09:45 Etxeberriko silotik Etxarrengo bus geltokira, bizikletaz.
  • 09:50 Etxarrengo bus geltokitik Ekaiko bus geltokira, bizikeltaz.
  • 10:00 Ekaiko bus geltokitik Zuhatzuko bus geltokira, bizikletaz.
  • 10:07 Zuhatzuko bus geltokitik Satrustegiko bus geltokira, bizikletaz.
  • 10:12 Satrustegiko bus geltokitik Hiriberriko bus geltokira, bizikletaz.
  • 10:15 Hiriberriko bus geltokitik Ihabarko plazara, bizikletaz.
  • 10:20 Ihabarko plazatik Irañetako bidegurutzera, bizikletaz.
  • 10:25 Irañetako bidegurutzetik Uharte Arakilgo plazara, oinez.
  • 10:55 Uharte Arakilgo plazatik Arruazuko plazara, oinez.
  • 11:25 Arruazuko plazatik Lakuntzako plazara, oinez.
  • 11:55 Lakuntzako plazatik Arbizuko kiroldegiera, oinez.
  • 12:15 Arbizuko kiroldegitik Etxarri Aranazko bus geltokira, oinez.
  • 12:45 Etxarri Aranazko bus geltokitik Bakaikuko iturrira, oinez.
  • 13:20 Bakaikuko iturritik Iturmendiko sarrerara, oinez.
  • 15:45 Iturmendiko sarreratik Urdiaingo bentara, oinez.
  • 16:00 Urdiaingo bentatik Altsasuko bentara, oinez.
  • 15:25 Ziordiko plazatik Olaztiko bus geltokira, oinez.
  • 15:55 Olaztiko bus geltokitik Altsasuko bentara, oinez.
  • 17:00 Altsasuko Foru plaza
    Amaiera festa: Ekitaldia, merienda, Batukada feminista eta Pantxika Lamur.