EH Bilduk Nafarroako Parlamenturako hauteskunde zerrendaren aurkezpen ekitaldia egin zuen igandean. Koalizioak bere zerrendako lehen 25 pertsonak aurkeztu zituen. Jakina denez, Laura Aznal Sagasti izanen da EH Bilduren presidentegaia. Zerrenda horretan Eneka Maiz Ulaiar etxarriarra hirugarren postuan dago eta Oihana Gallo San Roman urdiaindarra hamabigarrenean.
Aznal ziur agertu zen EH Bildu “determinantea izaten jarraitu ez ezik, are determinanteagoa izanen dela datorren legegintzaldian. Zalantzarik gabe, eskuinari eta bere politikei aurre egiteko alternatibaren funtsezko parte izaten jarraituko dugu. Ziur nago eraldaketa sakonak lortzeko bermea izanen garela, eta jauzi kualitatiboa emanen dugula”, gaineratu zuen.