Areto futbola

Aralar Mendiren eta Ibararte Xotaren festa

Guaixe 2023ko mar. 16a, 09:37
Aralar Mendi.

Hirugarren Mailako Areto Futboleko hogeigarren jardunaldiak 6 puntu gozo utzi ditu Sakanan

Asteburuan Hirugarren Mailako hogeigarren jardunaldia jokatu zen eta Sakanako bi taldeak bikain aritu ziren. Aralar Mendik 11 eta 2 hartu zuen mendean Olite, eta Uharte Arakilgo Larrebieta frontoia ospakizun gune izan zen. Olitek lehen 10 minutuetan eutsi zuen, baina gero uhartearrak izan ziren partidaren jaun eta jabe. Mikel Barberena (2), Julen Iribarren, Mounir El Akkari (3), Jorge Mariñelarena, Driss El Houndali (2) eta Jon Iribarren (2) izan ziren golegileak. 

Irurtzunen, Ibararte Xotak 2 eta 1 irabazi zion Kirol Sporti Irurtzungo Atakondoan jokatutako partida lehiatu eta gogorrean. Kirol Sport taldea izan zen aurreratu zena, baina Ibararte Xotako Asier Gonzalezek berehala bana berdindu zuen, eta bigarren zatian Igor Garmendiak garaipenaren gola sartu zuen. 

Hirugarren mailako liderra San Juan taldea da (39 puntu). Aralar Mendi zazpigarren da (29 puntu) eta Ibararte Xota zortzigarren (24 puntu). Aralar Mendik partida garrantzitsua du aurretik. Marsuaren 18an, 18:15ean, sailkapenean bigarren den eta lidergoa jokoan duen Gazte Berriak taldea hartuko du Larrebieta pilotalekuan. Bestalde, Ibararte Xotak marsuaren 17an, ostirala, sailkapenean hamaikagarren eta arerio zuzena duen Vulcanizados Ruiz izango du aurkari, 20:30ean, Tafallan.