Nafarroako Gobernuak Plazaola bide berdean euriteek duela hamalau hilabete eragindako kalteak konpondu ditu. Egitekoen artean zeuden, besteak beste, honakoak: Leitza eta Sarasa arteko 43 kilometroko luzeran bideko zorua konpontzea, Uitziko tunela konpontzea, Latasan harri lubeta egitea edo Kasarna pasabiderako sarbidea konpontzea. Lanak XEGO 17 da, eta Obras y Canalizaciones JFG enpresek egin zituzten eta otsailean despeditu ziren. Nafarroako Gobernuak haiek finantzatzeko bi diru iturri izan ditu, batetik, Europako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtseko Helmugen arteko Kohesio Jarduketak (215.315,14 euro), eta, bestetik, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren kalte ordaina (135.000 euro).
Imotz, Larraun eta Irurtzungo alkateekin batera Mikel Irujo Ametzaga Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak eta Maitena Ezkutari Artieda Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak Plazaolako Bide Berdea bisitatu zuten ostiralean. Irujok azaldu zuenez, “Plazaolako bide berdea funtsezkoa da Nafarroan jasangarritasun turistikoaren alde egiten jarraitzeko. Funtsezko pieza da gure merkatuaren eskaria finkatzeko eta mugikortasun zirkularraren aldeko apustua egiteko”. Gobernuko kideek jakinarazi zutenez, Berriobeiti parean Plazaolaren bide berdea egiteko desjabetze prozedurak martxan daude. Bide berdea Iruñearekin lotzeko lanak udazkenean hasiko dira.